Blasenea mintegi ekologikoa: baratzerako hamaika landare

 

Marrubiak Blasenean

Aurten baratzezaintzan hasi gara, Ekoguneak Anoetan jarri duen baratze parkean lursail bat hartuta. Eta hasiberriak izanik (iaz etxeko balkoain saiakeratxoa egin genuen, baina nahiko emaitza kaxkarra izan genuen), hasieratik erein baino, zuzenan landareak erostea erabaki genuen. Hala, duela hilabete batzuk Blaseneara jo genuen.

Blasenea

Zarautzen dagoen mintegi ekologiko bat da Blasenea eta oso aukera zabala dute (nik, behintzat, ez nuen sekula ikusi horrelako aukerarik). Hamaika tomate mota, bete hainbeste piper, kalabazinak, pepinoak, marrubiak…

Tira, gu maiatzean izan ginen eta, batez ere, tomate eta piperretan murgildu ginen (marrubiak, kalabazin eta pepinoak ere erosi genituen arren). Orain udan beste landare batzuk izango dira nagusi, garaian garaikoa izaten baitute.

Piper italiar borobilak

Piper italiar borobilak

Gernikako piperrak eta Ibarrako piparrak

Gernikako piperrak eta Ibarrako piparrak

Habaneroak

Habaneroak

Tekila eta cayena horia

Tekila eta cayena horia

Mintegian bertan ez ezik, Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait dendatan saltzen dute eta azokaz azoka ere ibiltzen dira. Salmenta puntu eta egunak webgunean aurkituko dituzue. Guk, adibidez, iaz ezagutu genituen, Tolosako landare azokan.

Tomate aukera zabala Blasenean

Blasenearen tomateak, Tolosako landare azokan

2 thoughts on “Blasenea mintegi ekologikoa: baratzerako hamaika landare

  1. Ni ere saiatu nintzen behin etxean tomateak jartzen, baina ez nuen emaitza onik izan. Piperrekin ordea dexente hobeto, errexagoak omen dira. Noizpait akaso saiatuko naiz berriro. Zorte on zuenekin!

    • Orreaga says:

      Piparrekin ere saiatu ginen iaz, baina emaitzarik ez 😉
      Uste dut gure balkoia ez dagoela!oso toki onean…
      Aurten baratzean bai, ari gara piper zein pipar batzuk jasotzen. Hori bai, pipar batzukin flipatu ein deu. Oso-oso minak!!! Eta hori gu zaleak garela 😉Saiatzen bazea, kontau! Zorte on!

Leave a Reply to Orreaga Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.