Martinelli, Italiako pasta Nafarroan

Martinelli pasta ekologikoa¿Italiar tradizioari jarraiki Beriainen (Iruñerria) egindako pasta ekologikoa? Hori da, hain zuzen, Massi Martinellik egiten duena. Eta ederki egin ere. Gaur izan dugu probatzeko aukera eta ezin gusturago jan dugu.

Osoko pasta itxura du eta badirudi denbora luzea beharko duela egosten, baina 4 minutuan prest dago (berez, osoko pasta ere badute eta 7 minutu behar ditu). Zapore ona eta oso testura atsegina ditu.  Continue reading

Tolosako azoka bereziak (I): loreak eta landareak

Loreak triangulo plazanAtsegin dut larunbata goizetan Tolosara gerturatzea. Azoka dela eta, giro polita egoten da. Askotan, gainera, azoka edo jaialdi bereziren bat (babarrunaren festa, txuletarena, Tolosa goxua…) dago eta horietako bat da lore eta landare azoka.

Maiatza amaiera inguran izaten da lore eta landare azoka Tolosan, larunbata goizez, Berdura eta Triangulo plazetan. Continue reading