Tolosako azoka bereziak (I): loreak eta landareak

Loreak triangulo plazanAtsegin dut larunbata goizetan Tolosara gerturatzea. Azoka dela eta, giro polita egoten da. Askotan, gainera, azoka edo jaialdi bereziren bat (babarrunaren festa, txuletarena, Tolosa goxua…) dago eta horietako bat da lore eta landare azoka.

Maiatza amaiera inguran izaten da lore eta landare azoka Tolosan, larunbata goizez, Berdura eta Triangulo plazetan.

Berez, Berdura plazan larunbatero (edo askotan, behintzat) saltzen dituzte landareak, baina Lore eta landare azoka egunean aukera zabalagoa dago.

Loreak eta landareak Tolosako Berdura plazan

Hala ere, Triangulo plazako aukera zabala izaten da ikusgarriena: loreak, bonsaiak, marrubiak, nekazaritza ekologikoko landareak, usain-belarrak… Guk iaz albaka erosi genuen lehen aldiz eta, probetxu handia atera genionez, aurten ere postu berean erosi genuen. Bertako gizonak iazko aholku bera eman zigun: eguzki betean eduki eta ura neurrian bota.

Loreak eta landareak Tolosako Triangulo plazan

Eta, iaz ez bezala, aurten balkoian lekua dugunez, tomate (ikustekoa zen zenbat mota zeuden!) eta piperrak (Gernikako eta Padroiko landare bana) erosi genituen Blasenea landare ekologikoen postuan.

Tomate aukera zabala Blasenean

Piperrak Blasenean

Izugarri atsegin ditudan arren, ez genuen Ibarrako piparrik erosi, aurretik ereinda genituelako. Orain, berriz, damu dut, ereindakoak ez doazelako oso bide onetik… Balkoiko ortu  kontu hauetan hasiberriak gara eta asko dugu ikasteko. Ea erositako landereekin hobe moldatu eta  aurten etxeko tomate eta piperrak jateko aukera dugun!

4 thoughts on “Tolosako azoka bereziak (I): loreak eta landareak

  1. Usaina ere etortzen zait ordenagailu bidez. Nik Tolosako igande hoiek ezagutu behar ditut. Gure plana hobetzen doa! 😉
    Ah! Kontuz tomateekin, ni behin saiatu nintzen eta oraintxe ez naiz ongi gogoratzen nola zen, baina ez du beti ur kantitate berdina behar. Amonari galetuko diot nola zen.
    Muxuak!

    • Orreaga says:

      Zutaz ere gogoratu nintzen idaztean, aipatu ohi duzun Endanea etortzen zitzaidan gogogora 😉
      Bai, ea plana egiten dugun (hori bai, azoka larunbatez da ;P) eta edozein aholku ongi etorria izango da, ez baikaude batere jantziak kontu hauetan 😉

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *