Tolosako azoka bereziak (II): udazkeneko jaialdi gastronomikoak

Tolosa eta gastronomia batzen duten ekitaldi ugari izaten dira udazkenean. Tolosako gozogintza eta babarrunak aski ezagunak dira, ezta? Nola ez zuten bada haiei eskainitako azoka berezi bana egingo Gipuzkoako hiriburu historikoan? Baina horietaz gain ere, bada zer jana Tolosan: perretxikoak eta txuleta, esaterako.

Mikologia jardunaldiak

2013ko mikologia jardunaldiak

2013ko mikologia jardunaldietan pintxoak dastatzeko tiketak.

Berez, Mikologika ez da gozoena edo babarrunena bezalako azoka, Tolosako Casino elkarteak antolatzen dituen ekitaldi sorta baizik. Baina, ekitaldi horien artean, Triangulo plazan mikologia azoka bat egiten denez, “udazkeneko azoka berezien denboraldia” irekitzen duela esan genezake.

Urrian ospatu ohi dira jardunaldi hauek. Astelehenetik larunbatera mikologiarekin lotutako hainbat ekimen izaten dira: erakuslehio lehiaketa, bazkideentzako sukaldaritza ikastaroa, pintxo lehiaketa… Tolosaldeko zenbait ikastetxetako ikasleak perretxikoak biltzera joan ohi dira; ondoren, Aranzadiko kideek sailkatzen dute gaztetxoek bildutakoa.

Larunbata izaten da jardunaldi hauen azken eguna. Triangulo plazan, Tolosaldeko eta Goierriko taberna eta jatetxeetako sukaldariek egindako pintxoak dastatzeko aukera izaten da (hauen osagai nagusia, noski, onddoak eta perretxikoak dira). Horretaz gain, bezperan ikasleek bildu eta Aranzadik sailkatutako perretxikoak egoten dira ikusgai.

Tolosa Goxua

Perretxikoen ondoren, gozogintzaren txanda da Tolosan: urriaren amaieran, Tolosa Goxua ospatzen da. Triangulo plazan, Euskal Herriko hainbat txokotako eta Errioxako gozoak erosteko aukera egoten da: euskal pastelak, txokolateak, tartak, turroiak, errege opilak… (azken bi hauentzako goiz xamar da, baina hala dabiltza supermerkatu eta denda asko ere).

Tolosa Goxua

Euskal Pastelak saltzen

TurroiakBerez, ez dago beste munduko aukera deigarriegirik, baina bueltaxka bat eman eta postreren bat erosteko aitzaki polita izan daiteke.

Urtero gonbidatu bereziren bat (aurten Tolosako gozogileak eta teilak izan dira protagonista) eta  sagar tarta lehiaketa herrikoia izaten dira.

Babarrunaren jaia

¿Postrearen ondoren babarrunak? Tolosako azoka berezietan halako zerbait gertatzen da. Urriko Tolosa Goxuaren ostean, azaroan Tolosako babarrunaren jaia dator.

Babarrun lehiaketa

Larunbatean, azoka berezia (babarrunak, piparrak, odolkia, mondejuak, gazta…) eta ekoizleen txapelketa izaten dira Triangulo plazan. Igandean, berriz, gastronomia lehiaketa, eta babarrun-jan herrikoia Zerkausian.

Tolosako babarrunak ez ezik, beste lurraldeetako eran prestatutako babarrunak ere dastatzeko aukera izaten da larunbateko azoka berezian: Senegal, Maroko…

Babarrunak Senegaleko eran

Txuletaren festa

Azkenik, abenduan txuletaren txanda da. Abenduaren 6tik 8ra, bazkari eta afari bereziak izango dira Zerkausian 45 eurotan: Tolosako erretegi ezagunetako sukaldariek erretako txuleta ez ezik, zainzuriak, Lodosako piperrak, urdaiazpikoa, Tolosako gozoak…

Egia esan, festa honetan ez naiz inoiz izan eta ez nau gehiegi erakartzen. Nahiago dut babarrunena edo gozoena bezalako azoketan bueltaxka bat eman ostean etxera bueltatu. Txuletaren astebukaeran, bazkari eta afariez gain, ganadu feria eta idi-probak daude, baina horrelakoak ez ditut batere atsegin.

Kontuak-kontu, udazkenean bada zer jana Tolosan!

6 thoughts on “Tolosako azoka bereziak (II): udazkeneko jaialdi gastronomikoak

  1. Urtero babarrunen jaira joateko intentzioa izaten dut, eta oraindik ez dut lortu hori ezagutzea. Ez dakit zergatik ez garen gehiagotan handik gerturatzen. Hori konpondu beharra dago 😉

  2. Bueno… yo me entero a medias ya lo sabes, pero así practico que también me vienen bien 🙂

    Este año vamos a asistir a todo lo que se cuece en Tolosa. Mañana a goxuak, a el día de la txuleta y las babarrunas. ¡¡Va a estar genial!!

    A ver si coincidimos en alguna parejota 😉

    • Orreaga says:

      Pues mañana tenemos pelu en Tolosa, así que una vueltilla imagino que daremos 😉
      Nos tenemos que volver prontito, pero a ver si da al menos para un traguillo.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.