Puntu-lanetan hasiberrientzako txaketatxo erraza

Puntu-lanak: josturarik gabeko txaketa erraza

Puntu-lanak gustuko badituzu, baina josturak direla eta ez bazara jertse edo txaketarik egiten ausartzen, josturarik gabeko txaketa edo txaleko erraz bat izan daiteke zure aukera.

Betidanik oso txarra izan naiz eskulanetan (eskuak baino, hatzaparrak ditut nik) eta ikastolan gehienek atsegin zituzten ikasgaiak gorroto nituen (behin, negar betean egon nintzen, txapakume-etxe bat zela eta; orohar nota txukunak izan arren, ditsosozko etxe horren erruz ikasturtea gaindituko ez nuelakoan). Hala ere, badira azken urteetan gustura egiten ditudan eskulanak. Ondoegi moldatu ez arren, oso gustura ibiltzen naiz artilea eskutan, puntu-lanetan zein kakorratzarekin. Akaso amonengandik datorkit; Lizarrakoarekin hasi nintzen lehen aldiz puntua egiten eta Villabonakoa ere oso habila zen.  Continue reading