Tolosa eta gastronomia batzen duten ekitaldi ugari izaten dira udazkenean. Tolosako gozogintza eta babarrunak aski ezagunak dira, ezta? Nola ez zuten bada haiei eskainitako azoka berezi bana egingo Gipuzkoako hiriburu historikoan? Baina horietaz gain ere, bada zer jana Tolosan: perretxikoak eta txuleta, esaterako. Continue reading
azoka bereziak
Piparraren azoka berezia Ibarran
Ibarra entzun eta piparra izaten da askori burura datorkigun lehen hitza. Piparra da Tolosaldeko herri honetako produkturik ezagunena, eta herriaren izena zabaldu duena. Hala izanik, urtero azoka berezi bat eskaintzen diote iraila partean. Aurtengoa, hamabosgarrena, igande honetan izango da, hilak 21. Continue reading
Tolosako azoka bereziak (I): loreak eta landareak
Atsegin dut larunbata goizetan Tolosara gerturatzea. Azoka dela eta, giro polita egoten da. Askotan, gainera, azoka edo jaialdi bereziren bat (babarrunaren festa, txuletarena, Tolosa goxua…) dago eta horietako bat da lore eta landare azoka.
Maiatza amaiera inguran izaten da lore eta landare azoka Tolosan, larunbata goizez, Berdura eta Triangulo plazetan. Continue reading